‘Ya no quedan junglas adonde regresar’ filmaren atal batzuk Errenterian grabatuko dira ostegunean

Garbriel Beristain zuzendaria eta bere taldea ‘Ya no quedan junglas adonde regresar’ izeneko thriller poliziakoa filmatzen ari dira, eta ostegun honetan bertan grabatuko dute pelikularen zati bat Errenterian.

Madalena kalean egingo da filmazioa, eta beraz, hura itxita egongo da egun guztian zehar.

Filma Carlos Augusto Casas kazetariaren eleberriaren egokitzapena da. Ron Perlman aktore newyorktarra da protagonista, eta Megan Montaner, Rubén Ochandiano, Hovik Keuchkerian, Karra Elejalde edo Unax Ugalde bezalako aktore ezagunek ere hartuko dute parte bertan.

Historia jatorriz Madrilen girotua badago ere, Donostian eta inguruko beste herri batzuetan hasiko ditu grabaketak Beristainek, besteak beste, Errenterian.