Neguko solstizioa-San Tomas Batzordeak herritarrak animatu nahi ditu prestaketa lanetan parte hartzera

• Bestalde, jakinarazi du txistorra-postuak jartzeko eskaera egiteko epea irekita dagoela

Errenteriako Neguko solstizioa-San Tomas Batzordea osatzen duten elkarte zein norbanakoak hasi dira aurtengo festa prestatzen eta herritarrak animatu nahi dituzte ostiralean, hilak 6ean, 19:00etan Merkatuzarren egingo duten bileran parte hartzera.

Bestalde, jakinarazi dute Neguko solstizioa-San Tomas egunean txistorra postuak jartzeko eskaera epea zabalik dela eta urriaren 15ean amaituko dela. Honekin lotuta, gogoratu dute txistorra postua jartzen duten elkarteek antolaketan parte hartu eta aurretik adierazitako bilerara bertaratu beharko dutela.

Eskaerak Udalaren ZU! Zure Udala arreta zerbitzuan aurkeztu beharko dira eta horretarako, interesdunek dagokion eskaera eredua bete beharko dute. Ereduak ZU! zerbitzuan bertan edo errenteria.eus webgunean eskura daitezke. Era berean, tramitazio osoa Udalaren webgunearen bitartez ere egin daiteke.