Plazak

Programazioa garatzeko sortzen diren espazio bereziak dira Lekuona Fabrikako Plazak.  

Errezel sistema baten bidez espazioak itxita  ala irekita utz daitezke daitezke, eta altzari malguen bidez, espazioa beharrei egokitu.

Bost plaza daude guztira, sarreran, lehen eta bigarren solairuetan banatuta.

Errezelen kolorearen arabera (Plaza berdea, Plaza gorria, Plaza horia) edo formaren arabera (Plaza luzea, Plaza txikia)  izendatu dira plaza hauek.