azken berriak
Atzo abiatu zen 23. Korrika Irundik, eta Errenteriako Udal Bibliotekak ekimen berezia jarri du abian horren harira: Sortzaileen Korrika, ibilbideak zeharkatzen duen herri bakoitzeko sortzaile baten obra jasotzen duen mapa, hain zuzen. Horretarako, Euskal Herriko biblioteka guztiekin harremanetan jarri eta bertako proposamena bidaltzeko gonbita egin diete. Proposamen ugari izan dira jaso dituztenak: idazleak, ilustratzaileak, musikariak,…
Apirilaren 28an ospatuko da San Marko erromeria gotorlekuan eta inguruetan. Eguna ahalik eta parte-hartzaileena izan dadin eta ahots ezberdinek antolaketan parte har dezaten, lehen bilera baterako gonbita luzatu nahi die Udalak herriko eragileei. Bilera martxoaren 20an izango da, 19:00etan Lekuona Fabrikako bilera gelan.
2021ean Errenteriako Udalak bat egin zuen Share proiektuarekin. Proiektu hartatik sortu da “My Dearest Rituals” dantza pieza eta bertan parte hartzen du Errenteriako Udalaren ordezkari gisa Jone Amezaga del Frago dantzariak. Burkina Faso, Kamerun, Kroazia, Frantzia eta Ghanako dantzariekin batera. Aurretik Zagreben eta Ghanan egindako egonaldien ondoren, pasa den udazkenean Errenterian jarraitu zuten azken prestaketekin…