Kutxaz Kanpo

Kutxaz Kanpo

Eguna:

Hasiera ordua:

Bukaera ordua:

Diziplina:

Hilabetero zabalduko den esperimentazio eta hausnarketa kolektiborako espazio ludiko, seguru eta ezohiko bat zabalduko du Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategiak Fikzio Fabrika kolektiboarekin batera karta, mahai eta rol jokoen potentzialtasuna baliatuz.

2024an zehar hilabeteko hirugarren asteazkenetan egingo dira saioak, bakoitzean ardatz tematiko edo kontzeptu zehatz bati helduz. Otsaileko saioan elkar ulertzeko dugun desira unibertsala edo hizkuntzen sorrera prozesua bezalako gaiak jorratu ziren, martxoko saioan berriz jarrera lehiakorrak esploratu nahi ditugu jokoen bidez. Ondoren etorriko dira arnas luzeko kooperazioa, arnas estuko kooperazioa, porrota, edota alteritatea bezalako gaien inguruko saioan. Hala ere, ekimena zabalik dago parte-hartzaile eta interesa duten eragileek landu nahi lituzketen beste proposamenak lantzera. 
 
Kuriositatea eta ongi pasatzeko gogoa duen edonori zuzenduta dago ekimena eta parte hartzeko euskaraz jakitea ez da beharrezkoa izango. Saioak irekiak izango dira eta ez da gonbidapenik behar, baina argibiderik nahi izatekotan edo joan nahia adierazteko info@fikziofabrika.eus helbidera mezu bat idaztea gomendatzen da.

hñhjñ

Erlazionatutako Ekitaldiak