Madalenetako kartel lehiaketaren erakusketa ikusgai Xenpelar Etxean

Gaur, maiatzak 22, zabalduko da Xenpelar Etxean Madalenetako XXXVII. Kartel Lehiaketaren kategoria orokorreko eta haurren kategoriako aurrez hautatutako lanak erakutsiko dituen erakusketa.

Madalenak 2023ko kartel iragarlea hautatzeko epaimahai kalifikatzailea maiatzak 31n bilduko da.

Lan hauen artean ere Herri Saria jasoko duen lana aukeratuko da, herritarrek erakusketaren lekuan bertan bozka emateko aukera izango baitute maiatzaren 30a arte.

Bi sarien berri maiatzaren 31n bertan emango da.

Erakusketa ekainaren 3a arte egongo da ikusgai, astelehenetik larunbatera 17:00etatik 20:00etara.