Zabalik dago San Marko egunean artisau postuak jartzeko eskaera epea

Apirilaren 28an ospatuko da 2024ko San Marko eguna, eta artisauek beren postuak jartzeko eskaera egin dezakete jada. Horretarako, eskaera eredua bete eta aurkeztu beharko dute Udaleko ZU! Zure Udala arreta zerbitzuan edo telematikoki Udal webguenan. Apirilaren 7a izango da tramitazio hau egiteko azken eguna.

Argibide gehiago nahi dituen orok, Kultura Sailarekin jarri daiteke harremanetan 943 44 96 35 telefono zenbakira deituta.