ANIZTASUN FUNTZIONALA PAIRATZEN DUTENEN IBILIBIDE AKADEMIKOA GIDAREN AURKEZPENA

ANIZTASUN FUNTZIONALA PAIRATZEN DUTENEN IBILIBIDE AKADEMIKOA GIDAREN AURKEZPENA

Eguna:

Hasiera ordua:

Bukaera ordua:

Diziplina:

Mindara Elkarteak erakundeko bazkideekin elkarlanean sortutako tresna bat aurkezten du. Desgaitasuna duten pertsonen familien ezagutzak bilduz, 23/24 ikasturte honen amaieran esparru akademikoan dibertsitate funtzionala duten pertsonen kolektiboaren ibilbide akademikoa argitzeko sortutako gida partekatu nahi da.

Mindararen familiak zein bazkide ez direnak eta antzeko egoerak bizi dituztenak gonbidatu nahi dira hitzaldira. Aldi berean, dei egin nahi zaie hezkuntzako, gizarte-zerbitzuetako edo desgaitasuna duten pertsonen arretaren eremutik gertu dauden profesionalei. Pertsona horien eskubideak bermatzeko, haien egoera ezagutu eta informazioa partekatu behar da. Ezinbestekoa da pertsona horien testuinguru pertsonalean eta hezkuntza-testuinguruan eragina duten pertsonek argi izatea zer baliabide dituzten kolektikoak epe labur, ertain eta luzean erabakiak modu informatu eta askean hartu ditzaten.

Behar duenarentzat zaintzan egongo diren bolondresak izango ditugu.

Gonbidapenak sarrerak.errenteria.eus edo Lekuona Fabrikan hartuko dira.

mindara

Erlazionatutako Ekitaldiak