Rosa Villafuertek egindako "Ángeles de la Guarda" argazki erakusketan, migratzen duten emakumeen eta Perun seme-alabak zaintzen dituzten emakumeen errealitatea islatzen da.
"Ángeles de la Guarda" erakusketa Bidez Bide Elkarteko kideen bisita gidatuarekin inauguratuko da urtarrilaren 11n, osteguna, 18:00tatik 19:00tara.
Bitartean, eta urtarrilaren 31ra arte, bisitatu ahal izango da Emakumeen Etxearen irekiera ordutegian:
• Astelehen eta ostiraletan: 9:00etatik 13:00etara
• Astearte, asteazken eta ostegunetan, 16:00-20:00
Hizkuntza | Gaztelera