Inauterietako argazkien erakusketa, herritik eta herriarentzat.
Inauterietako Batzordeak ekimen berria jarri du martxan: erakusketa bat egingo du Xenpelar Etxean, otsailaren 8tik 17ra, herritarrek aurkezten dituzten argazki inauterizaleenekin. Urteetan zehar Errenteriako inauteriak izan direnaren isla izan nahi du erakusketak.