ERRENTERIAN 11 KOLORE – MIGRANTAS: HAIN GERTU ETA HAIN URRUN

ERRENTERIAN 11 KOLORE – MIGRANTAS: HAIN GERTU ETA HAIN URRUN

Eguna:

Hasiera ordua:

Bukaera ordua:

Diziplina:

Egunero, etxetik atera eta elkar gurutzatzen dugu, akaso lanean edo eskolako atarian agur egiten diogu elkarri, baina etorri berria dela jakin arren, gure egunerokotasunak ez digu zer moduz dagoen galdetzeko paradarik ematen; edota arrotza egiten zaigu, ezberdina, “nahiko lan badut nire arazoekin” pentsatzeraino askotan… Edo akaso zuk pentsatzen duzu; “bizi duena ez da ba erraza izango”, baina ez diozu galdetu, edo ez duzu denborarik izan galdetu eta elkar ezagutzeko. 

Gure bizilagunek, lankideek eta umeen lagunek egunero pairatzen dituzten bizipenak plazaratu nahi ditu Parean elkartearen erakusketa honek. 

Horretarako, emakume etorri berrien taldeekin espazioak elkarbanatu eta iritziak jaso eta gero, Iraitz Arabolazak ilustratu ditu emakume etorri berri horiek gaur egun, oraindik ere, gurean entzun eta jasaten dituzten egoerak. Hala, gonbita egiten digu ikusleoi gogoeta egin eta kontzientzia hartzeko, feminismotik elkarri begiratu eta oraindik arrazakeria eta bazterkeria errotuak ditugula konturatzeko; akaso haien ahotsak entzuteak gurea eraldatzeko bultzada emango digulako.

Hizkuntza: Eus / Es

Ordutegia

– Astelehen eta ostiraletan: 9:00-13:00
– Astearte, asteazken eta ostegunetan: 16:00-20:00

*Sarrera irekia

 

Antolatzailea: Parean elkartea

Kolaboratzailea: Emakumeen Etxea

 

Jarduera hau Errenterian 11 Kolore IX. edizioaren programan kokatzen da. Informazio guztia hurrengo webgunean aurki dezakezu: https://herribizia.errenteria.eus/11kolore/

Informazio gehiagorako jarri harremanetan Kultur Aniztasuna, Giza Eskubideak eta Garapenerako Lankidetza sailarekin: 943 44 95 96 / Watsapp: 662 944 626

Erlazionatutako Ekitaldiak