GIPUZKOAN GAZTE TOUR 2023

GIPUZKOAN GAZTE TOUR 2023

Eguna:

Hasiera ordua:

Bukaera ordua:

Diziplina:

Gipuzkoan Gazte Tour musika eta arte eszenikoen inguruan hainbat ekimen biltzen dituen programa da, Gipuzkoako Foru Aldundiak beste hainbat eragile eta udalekin elkarlanean garatzen duena. Bere helburu nagusia da nerabe eta gazteei kultur programazio erakargarria eskaintzea, bide batez ikuskizunaren parte senti daitezen saiatuz.

Txiltxoko

Txiltxoko, musikaren alorrean genero eta estilo ezberdinak probatzen dituen kolektibo bat da. Musika estiloetan dibertsitate handia daukaten hainbat pertsonez osaturiko taldea da.

Arkano

Munduko freestyler onenetako bat kontsideratzen da. Izan ere, 2015eko Red Bull Batalla de los Gallos-eko garailea izan zen eta errimak etengabe inprobisatzeko Munduko Errekor Guinness titulua lortu zuen 24 ordu 34 minutu eta 27 segundo egin ondoren. Gaur egun, bere figura Hip-Hop kulturatik haratago hedatu da. 28 urterekin, Arkano erreferente bat da, ez bakarrik musikaren arloan, baita hainbat kausa sozialetan duen inplikazioagatik ere, eta horrek iritzi-lider bihurtu du, kokatzen den generotik haratago.

Lia Kali

Jam- etan parte hartzearekin batera, Bartzelonako eszenako musikari eta artista askorekin harremanetan jartzea lortu zuen, eta reggae, jazz, soul eta rap estiloekin lan egitea lortu zuen. 2022an bere lehen singleak argitaratu zituen, berehala biralizatu zirenak Tiktok bezalako plataformetan, eta 2023ko martxoan "Contra Todo Pronostico" izeneko lehen diskoa atera zuen. Lia Kali momentuko urban panoramako ahotsik honenetako bat da.

 

Antolatzailea: Errenteriako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia

5

Erlazionatutako Ekitaldiak