GORA EUSKAL HERRIENTSAK! Liburu-aurkezpen ilustratua

GORA EUSKAL HERRIENTSAK! Liburu-aurkezpen ilustratua

Eguna:

Hasiera ordua:

Bukaera ordua:

Diziplina:

AsisKoren saiakera grafiko berria, GORA EUSKAL HERRIENTSAK!

Irudikatu maistra bat euskaldun berria… irudikatu Iruñeko udalaren burtsa eskuratu duela Bartzelonara Montessorirekin berarekin ikastaroa egiteko… irudikatu ezazu iruñearatu eta, ez duela etsitu lehendabiziko Euskal Eskola eratu arte… eta irudikatu mintzaldia eman duela "EMAKUMEEN ETORKIZUNAZ" feminismotik eta euskaraz duela 100 urte! Irudikatu beste errientsa zenbaitzuekin jardun dela Gipuzkoako, Lapurdiko, Zuberoako, Arabako… Irudikatu orduko Euskal Unibertsitatearen eratzeko ahalegina! Irudikatu gerla eta ostekoa, faxisten purgak eta ahanztura…

Irudika dezagun JULE FERNANDEZ ZABALETArekin!

Bistan da Kulturaren transmisioan emakume aitzindarien zerrenda zabalagoa dela, eta komiki-album hau omenaldia ere bada kolektibo haiei; Emakume Abertzale Batza, Begiraleak eta Euskal Eskolak gauzatu zituzten maistra kontzienteei, errientsa herrizale haiei.

Lan honengatik Asisko Urmenetak Portugaleko Central Comics Atal digitaleko saria jaso du.

Hizkuntza: Euskara

Gonbidapenak sarrerak.errenteria.eus edo Lekuona Fabrikan hartuko dira.

Asisko

Erlazionatutako Ekitaldiak