Ilustrazio tailerra

Ilustrazio tailerra

Eguna:

Hasiera ordua:

Bukaera ordua:

Diziplina:

BASOAN BARNA

Basoan Barna liburuan oinarrituz, animaliak marrazteko trikimailuak erakutsiko dizkiet haurrei. Liburuan aitona-bilobak basora doaz, eta bertan aitona galdu egiten da. Bitartean, animalia asko ikusiko ditugu liburuan zehar. Hori aitzakia hartuta, tailerrean zenbait animalia marraztuko dugu, sei bat, eta horiekin ondoren ipuin labur bat osatuko dugu, bukaeran album ilustratu bat sortzeko norberak, 6 bat orrikoa (kasuaren arabera, batzuek orri gehiago osatuko dituzte, baina saiatuko gara denok helburu horretara irits gaitezen).

  1. Animaliak marraztu

  2. Animalia horien artean harremanak sortu, ipuin bat sortzeko

  3. Testua eta irudiaren bidez istorio bat kontatzen duen albuma sortu

Euskaraz

Izen ematea beharrezkoa da. Lekuona Fabrikan presentzialki, telefonoz, whatsappez edo emailez. 943449635, biblioteka.lekuona@errenteria.eus

Antolatzailea: Liburutegia

 

4

Erlazionatutako Ekitaldiak