INFRAMUNDUA II

INFRAMUNDUA II

Eguna:

Hasiera ordua:

Bukaera ordua:

Diziplina:

Inframundua laborategi emankorraren ondoren (abendua-martxoa), bigarren murgiltze bati ekingo diogu apiriletik ekainera.
Inframundua, greziar mitologian, hil ondoren arimak biltzen diren lekua da. Lurralde ilun eta ezkutua, ur sakonen azpian.

Gure egunerokora eramanda, ezkutukoaren dimentsioa da eta, aldi berean, bizi nahi duena. Baztertutako hori eraldaketarako potentzialtasun etengabea delako: orainean berregin, berreskuratu eta birsortu dezakegu.

Proposatzen dena pentsamendu bitarraren estutasuna, moralismoaren eta bikaintasunaren exijentziak geldiarazteko espazio bat da, beste leku batetik sortu ahal izateko. Proposamen hau ez da ikastaro bat. Esperimentaziorako espazio kolektibo bat da, eta abian dagoen ikerketa artistiko baten parte.
Saioetan, garenari erreparatuko diogu praktika artistikoaren bidez (gorputz-adierazpeneko teknikak, ariketa somatikoak, testuen irakurketa eta sorkuntza), identitateen ulermen feminista eta kritikotik abiatuta.

Ageda Blascok gidatuko du laborategia.

Gonbidapenak eskuratzeko: sarrerak.errenteria.eus eta Lekuona Fabrika

* Gonbidapenak agortuta badaude eta itxaron zerrendan izena eman nahi baduzu herritarplaza@errenteria.eus helbidera idatzi . Bertara ekintzaren izena, parte hartzailearen izena eta konektatzeko telefono zenbakia bidali ezazu, itxaron zerrendan apuntatzeko dela informatuz.

Inframundua II

Erlazionatutako Ekitaldiak