90 minutuko saioak hilean behin. Parte-hartzaileek etxean irakurritako liburu baten pasarte edo kapitulu motz bati buruzko iritziak elkarbanatzen dituzte talde solasaldi hauetan. Saioak dinamizatzaile batek moderatzen ditu. Solasaldiaren egunean, amaitutako liburua entregatu eta hurrengoa jasotzen da.
Liburutegia hautatutako tituluaren aleak lortzen ahalegintzen da, baina ezin ditu bermatu.
Aforo mugatua.
Gazteleraz. +16 urte.
Dinamizatzailea: Ana Merino
Astelehenak (hileko hirugarrenak). 18:30.
Lekuona Fabrikan
Izen-ematea: Lekuona Fabrikan, 943 449 635 telefonoan edo biblioteka.lekuona@errenteria.eus helbidean.