Playground. Espazio publikoaren berrerabilera jolasaren ikuspuntutik.

Playground. Espazio publikoaren berrerabilera jolasaren ikuspuntutik.

Eguna:

Hasiera ordua:

Bukaera ordua:

Diziplina:

Hiriko jolas-lekuak (diseinu-baldintzen azterketa) eta jolasa bera (baldintzen diseinua) berrikusteko aukera azaleratu da azken urtetan. Azpiegitura ludiko horien alderdi partikularrak ikertzeak normalean arretarik gabe dauden arkitekturen irismena agerian jartzea ahalbidetzen du. Hitzaldi hau arkitektura horien errealitate generikotik abiatzen da, haurtzaroaren eta hiriaren berraurkikuntzari buruzko eztabaidan laguntzeko asmoz espazio komunaren forma berriak azaleratzera eramango gaitu. Berrikuspen historiografiko baten bidez, joko-parke moderno eta garaikideen azterketa-kasuen aurkezpenaren bidez, eta artxiboko material fotografikoaren bidez, espazio txiki horiek lortu ez duten potentziala balioetsi nahi da, eta, horrela, espazio horiek erabiltzeak hirikoaren ikuspegi kolektiboa nola zabal dezakeen ulertzen saiatu. Horrela, arte eszenikoen Lekuonako Legamia laguntzen barruan (arte eszenikoei zuzendutako egoitza programa), Goitibera konpainiak eta Ibai Etxezarraga arkitektoak gaiaren inguruko sarrera bat egotea gain gure herrian egin dituzten mediazio ekintzen berri emango digute.

Euskaraz

Sarrera edo gonbidapena beharrezkoa da. Urtarrilak 26 arte. Lekuona Fabrikan edo https://sarrerak.errenteria.eus/ helbidean.

Antolatzailea: Errenteriako Kultura Saila

 

 

4

Erlazionatutako Ekitaldiak