Zamalbideko jaiak

Zamalbideko jaiak

Eguna:

Hasiera ordua:

Bukaera ordua:

Diziplina:

Zamalbide auzoko jaien egitaraua ondorengoa izango da:

Maiatzak 13 larunbata: haur eta gazteen eguna

– 10:30 Txupinazoa

– 10:30 – 13:00 Haur jolasak eta puzgarriak Perurenako Auzolan frontoian. Nahi duten gazteekin herri kirolen lehiaketa antolatuko da.

– 13:00 Haur bazkaria Auzolan Elkartean.

– 15:00 Eleder magoa auzoko lokalean.

– 16:00 Mus txapelketa Auzolan Elkartean.

– 17:00 Eguraldi ona izanez gero APAR FESTA frontoiaren kanpoko aldean. Bainujantzia eta uretako oinetakoak ekarri! 

– Eguraldi txarra eginez gero karaokea lokalean.

– 18:00 Txokolatada.

– 20:30 Afari herrikoia. Musikarekin girotua, Auzolan Elkartean 25€ren truke. Aldez aurretik erreserba egin beharko da maiatzak 9a baino lehen, telefono zenbaki hauetara deituta 637781772 (Igor) / 656765482 (Iker).

Maiatzak 14 igandea: jubilatuen eguna

– 12:00 Herri-meza.

– 13:00 Salda eta bertsolariak auzoko lokalean (frontoiko goiko aldean).

– 14:00 Jubilatuen omenaldiko bazkaria bertsolariekin girotua Auzolan Elkartean.

– 18:00 Pilota partidua bertsolariekin girotua Auzolan frontoian. Lehenengo partidua Oiarpeko pilota eskolakoen eskutik. Ondoren, Mikel Goñi eta Erasun, Urmeneta eta Aranbururen kontra. Sarrera 5 € (16 urtetik beherakoak doan).

3

Erlazionatutako Ekitaldiak