Filosofiaren plaza

Titulua:
Filosofiaren plaza

Helburua:
Zergatik gustatzen zaigu gizakioi sortzea? Ezinbestekoa ote dugu bizitzeko? Marrazkiak, ipuinak, dantzak, eskulturak, antzerkia, musika… Gure barnetik jaio dira munduan zehar gozatu daitezkeen hainbat eta hainbat edertasun.
Zure sormenaren taupada entzuten al duzu? Lekuona Fabrikako Filosofiaren Plazan, sormenaren inguruan hitz egin, hausnartu eta esperimentatuko dugu. Detektibeen antzera, sormen prozesuen onondik norakoak ikertzen arituko gara.
Zer sortu nahi duzu? Herriko hainbat sortzailek parte hartuko dute saio hauetan eta, hartara, bakoitzarekin diziplina artistiko batean murgilduko gara.
LH4-LH5-LH6 ikasturtetan daduden haurrei zuzenduta dago

Gidaria:
Eva Domingo eta Xabi Salaberria, Jakinmin Praktika Filosofikoen Elkarteko kideak.