Abenduaren 26tik 28ra Lekuona Fabrika zirkuko karpa bihurtuko da, "Berdinki Zirku Garaikidea" konpainiarekin akrobazia, malabare, oreka eta zirku-diziplina ezberdinak lantzeko tailerrak emateko.
Umeentzako bi tailer egongo dira, 3 eguneko iraupena izango dute eta adinaren arabera banatuko dira:
– 10:00-11:30 – 5-8 urte
– 12:00-13:30 – 9-12 urte
Haur bakoitzak plataforma honen bidez edo Lekuona Fabrikako harreran eman beharko du izena, prezioa 3,5 €-koa da eta izen-emateak Berdinki Zirku Garaikideak abenduaren 30ean Lekuona Fabrikan eskainiko duen Mikra ikuskizunerako sarrera barne hartzen du.