Jarduerak garatzeko espazioak
Errenteriako Udal Kultura Sailak herriko eragileen eskura jartzen ditu Xenpelar Etxea, Reina Aretoa eta Jose Luis Caso Aretoa euren jarduerak burutzeko, betiere irabazi asmorik gabekoak badira.
Ikuskizunak antolatzeko espazioak
Ikuskizunak antolatzeko Errenteriako Udal Kultura Sailak Niessen Kulturguneko auditorioa eskaintzen die herriko eragileei.
Eragileek urtean bi aldiz erabili ahal izango dute aretoa doan (guztira 10 ordu gehienez), betiere herritar ororentzako jarduerak badira eta sarreraren prezioa gehienez 6 eurokoa bada.