Emakumeak mugimenduan.

Partekatuz

Data:

Sorkuntza prozesuko bidaia-lagunak:

  • .

Sinopsia

.

Aurkezpena

Lekuonaren inaugurazioan estreinatu behar zen ‘Emakumeok mugimenduan’ herriko hainbat emakumek sortutako antzezlana. Pandemia dela eta atzeratu egin behar izan zen eta martxoaren 5ean estreinatu da, Lekuonan. Migrazioa eta elkarbizitza bezalako gaiak ardatz hartuta haien bizipen, beldur eta desiren inguruan mintzatu dira.

Estreinaldia aurretik Lekuonan Fabrikan egon diren egunetan entseguak egin dituzte, denbora igaro baita azkenekoz elkarrekin egon zirenetik. Beraz, ez da gainontzeko egonaldiak bezala izan; egun gutxi dituzte obra berreskuratu eta entseiatzeko. Hori kontuan hartuta diseinatu dugu mediazio proposamena.

Parte-hartzaileak

Udaletik: Kultura saila

Eragileak:

  • Xenpelar tailerreko argazkilaritza ikasleak

Lan plangintza:

Partekatuz: – Otsaila-martxoa

Bitartekaritza ekintzak:

  • Xenpelar tailerretako argazki ikasleak bisita entsegura (2022/02/28)
  • Argazki erakusketa (2022/03)

Bitartekaritza-proposamenen laburpena

Argazki postalak

Otsailak 28an Xenpelar tailerretako argazkilaritza taldekoekin batera entsegu ireki batera bisita antolatu dugu argazkilaritza ikasleak zuzeneko sesio bat egin ahal izateko. Behin Iñaki eta Oscarrekin eguna eta ordua adostu ondoren argazki sesioa burutu da eta Iñaki irakaslearekin asteazkena martxoak 3rako argazkiak klasean landuko zirela adostu dugu.

Bitartean Oscarrek postaletan barneratuko genituen obraren esaldi zerrenda bat aukeratu eta bidali digu. Postalen diseinua Tempoko langileekin adostu dugu aurreko egunetan eta informazio guztia eduki ondoren ostegun goizean dena montatzera bidali dugu.

Martxoak 4 ostirala jaso ditugu postalak eta Lekuonara bideratu ditugu martxoak 5eko estreinaldian ikusleen artean banatu ahal izateko.

Erakusketa

Erakusketarako postaletan erabili ditugun argazki berdinak erabili ditugu. Hauek Tempon dinA3 formatuan inprimitu ondoren Sorlekuko sarrera ondoan gelditzen den bilketarako espazioa atondu dugu erakusketa bat egin ahal izateko. Erakusketarekin batera Xenpelar tailerrekin eginiko kolaborazioa eta martxoak 5eko estreinaldiaren inguruko informazioa aurkezten da.

Lorpenak/berrikuntzak

  • Alde batetik antzerki taldea eta Xenpelar tailerretako argazkilaritza taldea bildu ditugu, kolaborazio honen bitartez herritarren artean antzezlanaren informazioa zabaltzearekin batera Xenpelar tailerretan egiten diren jardueren berri ematea ere lortu dugularik.
  • Kolaborazio hau positiboa izan da eta bestelako taldeekin egiten ditugun kolaborazio dinamika jarrai bat bezala ikusten dugu, herrian zehar lantzen ari garen kolaborazio sare baten puntu egonkor bat gehiago izan daitekeelarik.