Francisaldia

Data:

Sorkuntza prozesuko bidaia-lagunak:

  • .

Sinopsia

.

Aurkezpena

Francisaldia maitzaren 17a (lgtbifobiaren aurkako eguna), ekainaren 10a (Francis erahil zuten eguna) eta ekainaren 28a (sexu askapenerako eguna) lotzen dituen zikloa da; herrikoa zen Francisen omenez izendatua. Zikloan zehar hainbat ekitaldi antolatu dira sexu aniztasunaren bizipen askea sustatzeko helburuarekin.

Parte-hartzaileak

Udaletik: Berdintasun saila eta Kultura saila

Eragileak:

  • Lgtbi mahaia
  • Herri Arte Eskola
  • Liburutegia
  • Lekuonako kantina

Lan plangintza:

Francisaldia: (2022/05/17 – 2022/06/28)

Bitartekaritza ekintzak:

  • Liburutegiko Lgtbi saila ikustarazteko ekintza (2022/05/16 – 2022/06/29)
  • Lgtbi kontakizun erotikoen mikro irekia (2022/05/26)
  • Mari Errauskin Edurne Zurirekin maitemindu zen; ipuin kontaketa saioa (2022/06/16)

Bitartekaritza-proposamenen laburpena

Liburutegiko Lgtbi saila ikustarazteko ekintza

Bigarren solairuan kokatutako Lgtbi saila ezagutzera emateko ekintza. Sarreratik goraino egindako kolorez eta liburuz beteriko ortzadarrarekin irakurleak sailera bideratzen dira. Liburutegiko ekintza taldeko lankideek egin duten liburu hautaketa eta data esanguratsuen informazioa duten kartelekin osatu dugu ekintza.

Lgtbi kontakizun erotikoen mikro irekia

Lekuona Fabrikako harmailetan, giro erlaxatuan egindako mikro irekia. Norbere kontakizunak edo beste idazle batenak irakurtzeko aukerarekin. Dinamizatzaile bezala Nerea Arriola lanerako egokia zela iruditu zaigu. Harekin harremanetan jarri gara eta bere rola zein izango zen azaldu diogu. Ekitaldirako parte hartze batzuk finkatu ditugunean gidoitxo bat idatzi dugu Nerearekin, apur bat estrukturatze aldera.
Liburutegiko funtseko hautaketa bat egin dugu, irakurtzeko gogoa bai baina zer irakurri ez duen edonorentzat. Autore ezberdinen hainbat poema ere eskuragarri jarri ditugu ekitaldiaren egunean.Teknikariekin soinua eta girotzea adostu ditugu: kanta batzuk pasa dizkiogu eta HAE-ko Hitzaren ikasleek bidalitako audio pistak ekitaldiko edozein unetan jarriko ditugula hitzartu dugu. Lekuonako Kantinari ekitaldian parte hartzeko proposamena ere luzatu diogu eta hauek Satisfire koktela prestatu dute.

Mari Errauskin Edurne Zurirekin maitemindu zen; ipuin kontaketa saioa

Familiei zuzendutako ipuin kontaketa. Betidanik entzun ditugun istorio eredu klasikoei buelta bat eman eta maitatzeko eredu anitzak ikustarazteko saioa. Ipuin kontaketa izango dela erabaki aurretik hainbat formatu planteatu ditugu; sorkuntzara bideratuak gehienak. Formatu horietarako dinamizatzaile ezberdinak baloratu ditugu aurretik: literaturan adituak, drag queen-ak eta lgtbi gaietako formatzaileak besteak beste. Azkenean Beatriz Egizabalekin hitz egin ondoren saioaren asmoa eta helburuak hobekien ulertu eta konpartitzen dituena dela ikusi dugu, eta berarekin ipuin kontaketa berezi hau antolatu dugu.

Lorpenak/berrikuntzak

  • Jarduera zehatzei dagokienez, lgtbi ipuin erotikoen irakurketarekin hasteko, parte-hartzea kontuan hartu gabe (ez da oso zabala izan) konplizitatez sortu den giroa azpimarratuko genuke. Puntu horretan, aurkezlea funtsezkoa izan da, baita literatura-estiloen aniztasuna, kontakizunen errepertorio zabala eta sormena sustatzeko aukera ere; etorkizuneko edizioetan azter dezakegun alderdia da.
  • Liburutegiko lankideekin batera liburutegia eta bertako funtsa kultura proiektu orokor batetara hurbiltzeko gaitasuna eduki dugu. Aurrerantzeko proiektuetan bide hau lantzea ezinbestekoa da.