La tarara

Hika Teatroa

Data: 2022/01/03 – 2022/01/15

Sorkuntza prozesuko bidaia-lagunak:

  • Antzerki Labeako ikasleak
  • Errenteriako ikastetxeak

Sinopsia

‘La Tarara’ Bilboko San Franzisko auzoan kokatzen da, 70. hamarkadan. Bertan Rosa bizi da, haur biolinista. Liszt eta jada hilda dauden beste musikagile batzuk ikusten dituela uste du, eta hauek biolina jotzen laguntzen diotela. LaTararak, gauez lan egiten duen prostitutak, lagunduko dio mamuen aurkako borroka honetan.

Rosa helduak eta Rosa haurrak elkarrekin egingo dute topo, sekretu baten inguruan joan-etorrian dabiltzan oroitzapenen artean: sute bat, errautsak eta babes-geruza bat bezala zabaltzen den ahanztura.

Aurkezpena

Josi Alvarado idazlearen ‘La Tarara’ lanean oinarritutako antzezlana da. SGAEko Ana Diosdado Antzerki Lehiaketako lehen saria. Gaztelerazko bertsioa Bilboko Arriaga teatroan estreinatzen da, euskerazkoa berriz Lekuonan.

Euskerazko bertsio hau Bilboko San Franzisko auzoan kokatzen da, 70. hamarkadan. Bertan Rosa bizi da, haur biolinista. Liszt eta jada hilda dauden beste musikagile batzuk ikusten dituela uste du, eta hauek biolina jotzen laguntzen diotela. LaTararak, gauez lan egiten duen prostitutak, lagunduko dio mamuen aurkako borroka hontan.

Rosa helduak eta Rosa haurrak elkarrekin egingo dute topo, sekretu baten inguruan joan-etorrian dabiltzan oroitzapenen artean: sute bat, errautsak eta babes-geruza bat bezala zabaltzen den ahanztura.

Parte-hartzaileak

Udaletik: Kultura saila

Eragileak:

  • Irakurketa taldea
  • Antzerki Labeako ikasleak (Dejabu)
  • Hezkuntza.

Lan plangintza

Hika Teatroa egonaldia (2022/01/03 – 2022/01/15)

Bitartekaritza ekintzak:

  • Irakurketa dramatizatua irakurketa taldearekin (2020/12/17 – 2021/01/15)
  • Antzerki labeko ikasleekin solasaldia (2021/01/12)
  • Entsegu irekia (2021/01/14)

Bitartekaritza-proposamenen laburpena

Irakurketa taldearekin ‘irakurketa dramatizatua’

Ostirala 17an liburutegiko ekintza taldeko kideekin eginiko bileran irakurketa taldearekin Agurtzane Intxaurraga zuzendariarekin batera La Tarara antzezlanaren irakurketa dramatizatua egiteko aukera azaldu dugu.
Ekintza taldekoak irakurketa taldeko arduradunekin kontaktatu dute baina denbora aldetik gaizki dabiltza eta gabonak tartean egonda ez dute aukerarik ikusten ekintza aurrera eramateko.

Solasaldia Antzerki Labeko ikasleekin

Antzerki eskolako ikasleekin bildu gara Niessengo entsegu gelan. Azkenenan 15 bat pertsona egon dira guztira, klase ezberdinetako partaideak animatu direlarik. 19tan hasi eta 21ak arte luzatu gara, Agurtzanek Hika Teatroaren sorreratik Lekuonan estreinatuko den La Tarara obra bitarteko ibilbide bat azaldu duelarik. Oso solasaldi interesgarria eta aberatsgarria izan da guztiontzat eta bai Agurtzane eta bai ikasleak oso pozik gelditu dira.

Entsegu irekia Orereta ikastolako ikasleekin (urtarrilak 14)

Urtarrilak 14rako planteatu da hasiera batean entsegu irekia eta bertara Orereta ikastolako DBH taldea etorriko zen. Aste berean obrako lan taldean covid kutsatu bat egon da (pianojolea-antzezlea) eta ostiralean egitea ezinezkoa izan da. Arazo hau dela eta entsegua astelehenera aldatzea planteatu den arren azkenean ezin izan da egin teknikoek aretoan bestelako lanak egin behar zituztelako.

Lorpenak/berrikuntzak

  • Azkenean aurrera atera ez den arren bereziki interesgarria iruditu zaigu antzerki konpainia eta liburutegiko irakurketa taldeekin egin daitekeen elkarlana. Talde ezberdinak beraien ohiko mugetatik atera eta bestelako lanetan jartzeak ohiko dinamikak aberasten ditu, kasu hontan, antzerki obra irakurtzeaz gain irakurketa honen beste alderdi bat gehitzen da, antzerkia eta aktoreen lanarekin lotutakoa.
  • Agurtzane Intxaurragak Antzerki Labeko ikasleekin egindako solasaldiari dagokionez etortzen diren konpainia ezberdinen zuzendari nahiz aktoreekin solasaldiak antolatzea oso garrantzitsua iruditzen zaigu, beti ere bere neurrian. Ikasleentzako masterclass antzeko bat bihurtzen da eta protagonisten ahotik jasotzen dute informazioa, hartu eman hau konpainietako partaideentzat ere oso aberasgarria izaten delarik.