The big game

Olatz de Andrés

Data: 2021/12/06 – 2022/12/18

Sorkuntza prozesuko bidaia-lagunak:

  • Sociedad Beraun-Berako xake ikasleak
  • Prozesuan ariko diren dantzariak
  • Errenteriko, Lezoko eta Donostiako dantza ikasleak (prozesuan parte hartzeko aukera izan ez dutenak)
  • Liburutegiko Interesguneko lantaldea

Sinopsia

Olatz de Andrésen Lokke obrak xake partida bat dantza garaikidearen bidez erretratatzen du, bizidun xake batean egokitutako bertsio koreografiko aske bat proposatuz. Espazio koreografian, gorputz askoren bizikidetza, eta mila eta bat mugimendu antolatuz mugitzen den sistema kolektibo baten eraikuntzan oinarritzen den arte proiektu pedagogiko/komunitario bat da.  

Aurkezpena

Olatz de Andresen Lokke obrak xake partida bat dantza garaikidearen bidez erretratatzen du, bizidun xake batean egokitutako bertsio koreografiko aske bat proposatuz. Espazio koreografian, gorputz askoren bizikidetza, eta mila eta bat mugimendu antolatuz mugitzen den sistema kolektibo baten eraikuntzan oinarritzen den arte proiektu pedagogiko/komunitario bat da.

Proiektua dantza, antzerki eta arte eszenikoetan interesa duten guztiei zuzendutako deialdi ireki bat zabalduz aktibatzen da. Errenterian perfil ezberdinetako 20 parte-hartzaileen talde batekin lan egiten da. 7 eguneko lantegi intentsibo baten bitartez, parte-hartzaileak eta konpainiako 4 dantzarik, abenduak 18an Lekuona Fabrikan aurkeztuko den antzezlanari bizia emango diote.

Parte-hartzaileak

Udaletik: Kultura saila

Eragileak:

  • Sociedad Beraun-Berako xake ikasleak
  • Prozesuan ariko diren dantzariak
  • Errenteriko, Lezoko eta Donostiako dantza ikasleak (prozesuan parte hartzeko aukera izan ez dutenak)
  • Liburutegiko Interesguneko lantaldea

Lan plangintza

Olatz de Andrés egonaldia:  (2021/12/06 – 2022/12/18)

Bitartekaritza ekintzak:

  • Liburutegiko txokoa (2021/11/29 – 2021/12/19)
  • Solasaldia Olatzekin plaza gorrian (2021/12/01)
  • Entsegu irekia (2022/12/11)

Bitartekaritza-proposamenen laburpena

Olatz de Andresen txokoa liburutegian

Liburutegiko taldearekin batera burututako ekintza izan da hau. Mari Jose liburutegiko arduradunarekin aurretik adostu ondoren liburutegi sarreran dagoen lehen altzaria erabiltzea erabaki dugu txokoa aurkezteko. Bertan, liburutegian dauden Xakea eta dantzaren inguruko liburuez gain Olatz de Andrés zuzendariaren proposamen pertsonalak gehitu ditugu, dantzaren inguruko tituluez gain literatura, anatomia, artea edo gai ezberdinetako filmografia bildu direlarik. Aipatutako erreferentziez gain Altzariaren aurreko mahaian Lokke konpainiak Lekuona Fabrikan landutako The Big Game obraren informazioa aurkeztu da, Olatzek proiektuaren prestaketa erabilitako bestelako informazioarekin batera. Honetaz gain, altzarian, erreferentziekin batera, The Big Game obraren argazki ezberdinak aurkeztu dira.

Guzti honen bitartez Liburutegia eta Lekuonan lanean dagoen dantza konpainiaren arteko lotura bat sortu da, informazioa espazio eta ikusle ezberdinetara zabaldu eta liburutegiko funtsa bera balioan jarriz.

Proiektuaren aurkezpena eta solasaldia parte-hartzaileekin

Olatzekin hitz egin ondoren, eta solasaladiaren ideiaren harira, berarekin entseguak hasi baino lehen aurre-solasaldi bat egitea interesgarria izango litzatekeela ikusi dugu, obran parte-hartzen duten herriko eta inguruko dantzari eta antzezlariekin lehen hartu-eman bat egiteko eta arrazoi bat edo beste, proiektuan parte hartzerik izan ez zuten gainontzekoei ere obraren informazioa zabaltzeko.

Solasaldia abenduak 1ean gauzatu da, Lekuonako Plaza gorrian arratsaldeko 18.30etan. Bertan dantzako hainbat ikasle bildu dira eta momenturen batean Lekuona liburutegiko erabiltzaile bat ere gerturatu da solasaldira.

Entsegu irekia

Entsegu irekiak interesgarriak dira hainbat ikuspuntutatik. Alde batetik proiektuan parte-hartzen ez duten ikasle ezberdinei taldearen eguneroko lana barrutik eta gertutik ezagutzeko aukera zabaltzen zaie. Bestalde, obran parte-hartzen duten dantzariek ikusleekin lan egiteko aukera daukate, obraren estreinaldia baino lehen ikuslearen begiradari ohitzen joateko.

Ikusle talde bat gerturatu da: lagun eta familiarrak, beste ikasleren bat eta Xakea taldeko partaide bat. Goiz lasaia izan da eta Olatzek ikusleekin hitz egiteko aukera izan du. Proiektua gainetik esplikatzeaz gain entseguen detaileen inguruan hitz egiteko aukera izan du, momentuan talde ezberdinekin egiten ari diren lanketa ezberdinak azalduz. Esperientzia interesgarria eta gertukoa izan da.

Lorpenak/berrikuntzak

  • Interesgunea eta artisten aukeraketa txokoa formula erraza bezain interesgarria iruditzen zaigu. Liburutegia, artista eta emanaldia lotzeko era bat. Agian ez da talde edo artista guztiekin errepikatuko den gauza bat izango baina formula polita da.
  • Gauzatu ditugun ekintzak ez dira jendetsuak izan baina gertukoak izan dira. Antolatu dugun solasaldia interesgarria izan da bai artista bai parte-hartzaileentzako, bertan beraien artean ezagutzeaz gain alde batetik dantza eta antzerki taldekoek proiektuaren inguruko informazioa jaso baidute. Bestetik, Olatzek zuzenean dantzaldian parte-hartuko duten pertsona talde honen perfilak ezagutzeko aukera izan du.
  • Egin genuen entsegu irekian antzeko zerbait gertatu da. Ez da jende gehiegi agertu baina egon den giroa ona izan da. Familia, lagunak, dantzan interesa zuen pertsona bat eta Xake taldeko gazte bat ere hurbildu dira. Olatz beraiekin hitz egiten jardun da, eszenatokian talde ezberdinak lantzen ari ziren mugimenduak azalduz. Hurbildu direnek ere beraien inpresioak azaltzeko aukera izan dute.