MATRIKULAZIOA 2022-2023 IKASTURTEA
Epea
2022ko irailaren 5tik 16era.
Bigarren lauhileko ikastaroen matrikula egiteko epea 2023ko otsailaren 10era zabalik egongo da.
Matrikulatzeko modua
Online: irailak 5-16 HEMEN
(Irailaren 5ean 10:00etan aktibatuko da eta 16an 22:00etan eten egingo da).
Presentziala: irailak 12-15. ZU! Zure Udala (Herriko enparantza, z/g). Aurretiko hitzordua irailaren 7etik 15era 943449600 / 010 telefonoan
ORDAINKETA
Zenbat ordaindu behar dut?
Urteko ikastaroak
- 6 ordu/astean 199,41€
- 5 ordu/astean 193,79€
- 4 ordu/astean 155,03€
- 3 ordu/astean 149,41€
- 2,5 ordu/astean 142,15€
- 2 ordu/astean 134,89€
Lauhileko ikastaroak
- 6 ordu/astean 99,70€
- 5 ordu/astean 96,89€
- 4 ordu/astean 77,51€
- 3 ordu/astean 59,79€
- 2 ordu/astean 52,81€
Matrikula tasak norberaren gaitasun ekonomikoaren arabera egokitu daitezke. Horretarako eskaera egin behar da. Presentzialki ZU! Arreta Zerbitzuan edo online HEMEN.
Nola ordainduko dut matrikula?
Banku-helbideraketa bidez ordainduko da. Horretarako kontuaren titulartasun agiria aurkeztu beharko da.
Zein kasutan itzultzen da matrikula?
Matrikula itzuliko da ikastaroa bertan behera geratzen bada.
Urteko ikastaroetan matrikula itzultzea eskatu ahal izango da 2022eko abenduaren 1a arte idatziz, kasu horretan ez da ordaindu beharko bigarren epeko kuota. Hala ere, lehenengo kuotari dagokion tasa ez da inondik inora itzuliko.
Data horretatik aurrera matrikula baliogabetzea ezinezkoa izango da eta kuota osoa ordaindu beharko da.
Zer ez da sartzen matrikula tasan?
Materiala eta lanabes pertsonalak ez daude ordaindutako zenbatekoan.
Matrikula bat baino gehiago egiteak deskonturik du?
Ikastaro batean baino gehiagotan matrikulatzeak ez du bonifikaziorik. Dagokion tasa ordaindu beharko da.
IKASTAROAK
Zein iraupen dute?
Ikasturtea urritik ekainera izaten da. Bigarren lauhilekoa 2023ko otsailaren 20an hasiko da. 2022-2023 ikasturteko egutegia hemen kontsultagarri.
Zenbat matrikula egin ditzaket?
Ikastaro berdinean ordu edo egun ezberdinetarako 2 izen-emate egin daitezke gehienez, baina bakarra esleituko da.
Gainontzean ez dago matrikula kopuru mugarik.
Ikastaroa hasi bada, matrikulatu naiteke?
Matrikulazio epea gainditu bada ere, ikastaroaren ezaugarrien arabera eta plaza libreak badaude izena eman ahal izango da presentzialki.
Matrikula egin badut, onartua izan naizela esan nahi du?
Ez, plazen esleipena zozketa bidez egingo da eskaera kopurua plaza kopurua baino handiagoa den ikastaroetan. Izen-emateak, beraz, ez du plaza bermatzen. Eskaera bakoitzari ID zenbaki bat (kodea) esleituko zaio zozketan parte hartzeko.
Noiz jakingo dut onartua izan naizen?
Zozketen behin-behineko emaitzak 2022ko irailaren 21an jakinaraziko dira posta elektronikoz, kultura.errenteria.eus web orrian eta, presentzialki, Lekuona Fabrikan egokituko diren euskarrietan. 2022Ko irailaren 29an behin betiko zerrendak argitaratuko dira.
Esleitu zaidan plazari uko egin nahi badiot?
Behin behinean esleitutako ikastaroetan uko egiteko epea 2022ko irailaren 25a arte izango da. Epe hau gaindituta, lehen helbideraketa egingo da eta ezingo zaio eslekitutako ikastaroari uko egin. Ikastaro bati uko egiteko web-orrian eta presentzialki Lekuona Fabrikan egin ahal izango da.
Zein mailatakoak izaten dira ikastaroak?
Ikastaro eta tailerretan parte hartzeko eskatzen den ezagutza maila ikastaro bakoitzaren deskribapenean zehazten da.
Zein kasutan gera daiteke bertan behera ikastaro bat?
Ikastaroak bertan behera gelditu ahalko dira gutxieneko 4 izen-emateetara iristen ez badira edo gerora sortutako beste arrazoiren batengatik.