Patchwork

Hastapen ikastaroa

Patchwork sormenezko joskintzako teknika bat da, erabiltzen ez diren oihal zatiak edo horretarako bereziki diseinatutako oihalak elkartzean datzana. Lehen kontaktua egiteko, jostotzara bat egingo da, bloke txiki eta sinpleen sekuentzia bat eginez. Ondoren, ikasleak bere lehen ohe-estalkia sortuko du, teknika desberdinetan dituen ezagutzak sendotzeko eta teknika berriak ikasten jarraitzeko.


Ikastaro aurreratua

Patchworkean oinarrizko ezagutzak dituzten pertsonei zuzendua. Ikastaro honetan teknika aurreratu eta ezberdinak landuko dira. Horretarako patchworkeko beirateak egingo dira, teknika errazak erabiliz, oihal eta kolore desberdinak eta zeharka moztutako oihalen bidez akabera erakargarria duten lanak burutuko dira


Ehunezko dekorazioa

Tailer honen helburua, material eta teknika ezberdinen bidez, patchwork mundua erabilera pertsonalerako objektu apaingarriekin lotzea da. Tailerraren amaieran, parte-hartzaileak beren lanpara diseinatu, hasieratik bukaerara josi eta muntatzeko gai izango dira.