Ehunduz proiektu deialdia

Herritar plazaren helburua komunitateko kideen artean ezagutzak eta interesak partekatzeko topagune izatea da, eta hura osatzen duten pertsonen parte-hartze aktiboarekin eraikitzen eta garatzen da.
Ideia hori indartzeko sortu da Ehunduz laborategiko proiektu deialdia, herritarren topagune gisa, proiektu komunak garatzeko.

Deialdi hauen asmoa da herritar, elkarte edo kolektibo baten iniziatiba edo erronkak jasotzea eta horiek aurrera ateratzeko, beste batzuen esperientziak, ezagutzak, edo bitartekoak eskaintzea. Herriko beharrekin lotutako proposamenak, kolektibo jakin batekin lotutakoak, edo norbanakoei lotutakoak izan daitezke.

Deialdia urtean behin egingo da, eta aurkeztutako proiektuak baloratu eta hauek garatzeko beharrezkoa den aurrekontuaren arabera erabakiko da, zenbat proiektu eta zein proiektu aukeratu.
Nola eta nork aukeratuko ditu proiektu hauek?

Herriko hainbat kultur eragilek osatutako batzordeak aztertuko ditu proposamenak eta erabakiko du zeintzuk aukeratu

Batzorde hau bi hilean behin bilduko da, deialdira aurkeztutako proiektuak aukeratu eta proiektuen garapenaren jarraipena egiteko.

Lehenengo deialdia 2024an egingo da. Deialdia onartzen denean argitaratuko dira oinarriak.

Nahi ahal duzu batzorde honetako kide izan?

parte hartu