Esperimentazio gunea

Titulua:
Inframundua esperimentazio gune kolektiboa

Helburua:
Inframundua mitologia grekoan hildako arimak biltzen diren tokia da. Itzaletan, lur-azpian, ur sakonetan eta izkutuan dagoen lurralde bat: eguneroko planoko absentziak, azaleratu gabekoa, gertatzen ez dena.

Eta bidean alde batera utzitakoa, arbuiatua ala ahaztua, baina aldi berean (eta bereziki) azaleratu daitekeen potentzialitatea ere badena uneoro. Daukagunarekin berregin, berreskuratu, birsortu dezakegulako.

Pentsamendu binarioaren hertsidura, moralizazioa eta bikaintasunaren exijentziari pause botoia sakatu eta beste nonbaitetik sortzeko espazio bat da proposatzen dena.
Proposamen hau ez da ikastaro bat. Esperimentazio gune kolektibo bat da, dagoeneko abian dagoen arte-ikerketa baten parte.

Saio hauetan praktika artistikoaren bidez (antzerki teknikak, gorputz adierazpena, testuen irakurketa-sorkuntza) garen horretan erreparatuko dugu, identitateen ulermen feminista eta kritikotik.

Gidaria:
Ageda Blasco