Blanco cuadrado

Beatriz Setien

Data: 2021/12/20 – 2022/05/11

Sorkuntza prozesuko bidaia-lagunak:

  • Xenpelar tailerretako Patchwork lantegietako kidea.
  • Dantza eta sorkuntza prozesuetan interesa duten herritarrak

Sinopsia

Blanco Cuadradok jada erabiltzen ez diren maindire azpiko ikuskizuna planteatzen du. Beatriz Setién dantzariak bere familiarenak ziren maindireak bildu ditu, garai bateko ‘ajuar’-a deitzen zena. Hasiera batean maindire guzti horiek josi, eta eszenatokia estaliko zuen oihal handi bat zabaldu ondoren azpian dantzan aritzea zen Setiénen asmoa. Familiako maindiareak aitzakitzat hartuta gai ugari lantzeko aukera aproposa eskaintzen zigun obrak: ‘Ajuar’-aren balioa eta garrantzia generazio ezberdinetan, emakumearen ‘eginbeharrak’ generazio nagusiagoetan edo objektu eta materialen berrerabilpena eta honek ematen dien balio berria.

Aurkezpena

Prozesuan zehar, ordea, hasierako ideia hori aldatuz joan da eta dantza ikuskizun bat ordez performance-a bilakatu da: Setiének, oihal azpian dagoela, bere gogoetak idazten ditu eszenatokian proiektatzen den pantaila batean.

Parte-hartzaileak

Konpainia: Beatriz Setién

Eragileak:

  • Xenpelar tailerretako Patchwork lantegietako kideak
  • Dantza eta sorkuntza prozesuetan interesa duten herritarrak

Lan plangintza:

Beatriz Setienen egonaldia (2021/12/20-2022/05/11)

Bitartekaritza ekintzak:

  • Patchwork taldearekin maindireak josi, bi saio (2022/01/10-11)
  • Entsegu irekia (2022/05/11)
  • Mugimendu lantegia (2022/06/25)

Bitartekaritza-proposamenen laburpena

Maindire josketa

Patchwork lantegietako emakumeekin eta haien laguntzaz Beatrizek bere proiektuaren oinarrian dauden maindireak josi ditu. 15-17 ordu inguru eskaini dizkio lan honi eta aukera baliatu du taldeko emakumeekin hitz egiteko; batez ere haren sorkuntza prozesu ezberdinez.

Entsegu irekia

Beatrizek entsegu ireki baten bitartez bere lan prozesuaren emaitza azaldu du. Entseguan bertan solasaldi txiki bat egon da, eta bertaratu zirenek haien iritzia emateko aukera izan dute, baita Beatrizi galderak egitekoa ere.

Lantegia

Oholtzan egoteak dakarrenaz, praktika artistikotzat ulertzen dena, eta guzti horrekin gure gorputzek zein harreman duten bezalako hausnarketak egin ditu Setiének lantegi praktiko batean. Herriko pertsona ezberdinak gerturatu dira: dantzan eta sorkuntza artistikoan interesa zutenak.

Lorpenak/berrikuntzak

  • Dantza edo mundu artistikoarekin inolako loturarik ez zuten pertsonak proiektuaren parte izatea lortu da, patchwork lantegiko emakume batzuekin adibidez.
  • Lantegian izena emana duten pertsonen erdia ez da azaldu, eta, beraz, taldea nahiko txikia izan zen. Horrek parte hartzaileen hausnarketa eta espresio askerako asko lagundu du; denbora tarte motzean konfiantzazko espazio bat sortu baitzen.