En picado

Ai Do Project

Data: 2023/12/01 – 2023/12/15

Sorkuntza prozesuko bidaia-lagunak:

  • Herri Arte Eskola
  • Afagi Elkartea
  • Zorrozaga Fundazioa

Aurkezpena

Beren esentzia galdu gabe, obra eszenikoak pantailan nola erakutsi daitezkeen pentsatzeko beharrak bultzatuta, Ai Do Project konpainiak elkarlan desberdinak burutu ditu 2014az geroztik hainbat artista bisualekin, hala nola Eva Borner, Jesús Robisco, Asier García eta Iñaki Alforja.

Deialdi honen bidez, En Picado dantza-sorkuntza eszenikoaren inguruko formatu handiko erakusketa antolatu da Lekuonako Sorlekuan. En picado, Niesen Auditorioan garatu eta estreinatu zen Ai Do Project konpainiaren azken sorkuntzaren izenburua da. Bost dantzari eta bi musikarirentzako ekoizpena da. Instalazioaren lehen helburua, bisitariei dantza pieza eszenikoa “barrutik” bizitzeko aukera eskaintzea da, hau da, interpreteek barnetik dituzten ikuspegi pribilegiatuak haiekin partekatzea.

Horretarako, erakusketak gela berean banatutako 7 pantaila erabili ditu, gutxi gorabehera 2,5m x 2m-ko dimentsiokoa bakoitza. Haietan, jatorrizko lanaren ikuspegi eta xehetasun desberdinak proiektatu dira. Erakusketak, bisitariak espazioan zehar ibiltzera gonbidatu ditu, bertan dauden edukiak ikusi ahal izateko. Pantailez gain, espazioan jatorrizko piezaren eszenografia ere egon da. Bisitariek beraz, pantailek erakutsi dituzten ikuspuntuetako batzuk zuzenean gozatzeko aukera izan dute.

Lan plangintza

Egonaldia: 2023/12/01 – 2023/12/15

Bitartekaritza ekintzak:

  • Herri Arte Eskolarekin elkarlana. 2023ko abenduak 13 eta 14
  • Butakat programan parte-hartzea. 2023ko abenduak 12an.
  • Zorrozaga fundazioarekin mediazio ekintza. 2023ko abenduak 14.
  • Afagi elkartearekin mediazio ekintza. 2023ko abenduak 15.

Bitartekaritza-proposamenen laburpena

Herri Arte Eskolarekin elkarlana

Abenduak 13an, erakusketaren barruan, zuzeneko musika eskaini da erakusketaren barruan. Musikariak Herri Arte Eskolako ikasleak izan dira.

Abenduak 14an, goizeko 11etan Zorrozaga fundazioko erabiltzaileen bisita egon da eta bertan HAEko txalaparta irakasleak eta ikasle batek parte-hartu dute

Butakat programan parte-hartzea

Abenduak 12, 17.30-19.30.

Arratsaldeko 17.30tan hasi gara saioa Lekuonako plaza luzean. Bertan Ikerrek sarrera txiki bat egin ondoren erakusketako lehen 17 minutuko “loop”-a ikustera pasa gara. Erakusketa ikusten genuen bitartean eszenako bi dantzariak saioan parte-hartu dute, zuzeneko emanaldiaz gozatu dutelarik.

Erakusketa ikusi ondoren plaza gorrira igo gara eta bertan Ikerrek proiektuaren azalpen luzeago bat egin du, oinarrituta dagoen dantza emanaldiaren nondik norakoak azalduz. Honekin batera proiektuak lantzen dituzten gaien inguruko lanketa egin dugu, heriotza, bizitza…paraleloki Zahar etxeekin edo Afagi elkartearekin garatzen diren mediazio ezberdinen inguruko aurkezpen bat ere egin dugularik.

Hau egin ondoren gorputz mugimenduen dinamika ezberdinak egin ditugu bi dantzariekin batera, dinamika hauen azken lanketa Sorlekuan burutzen bukatu dugularik, bertako irudi eta musikaz baliatuz.

Zorroaga fundazioarekin mediazio ekintza

Abenduak 14, 11.00-12.30.

Zorroaga fundazioko 60 erabiltzaile etorri dira Lekuonako sorlekura. Ikerrek proiektuaren nondik norakoak azaldu dizkie eta zuzeneko musika (HAEko txalaparta irakaslea eta ikaslea) eta dantza ikusteko aukera izan dute. Erakusketaren loop oso bat ikusi ondoren txalaparta irakaslea eta dantzariekin hainbat dinamika ezberdin egin dituzte, erritmoa edo gorputzaren mugimenduarekin lotutakoak.

Afagi elkartearekin mediazio ekintza.

Abenduak 15, 11.00-12.30.

Ostiralean berriz Afagi elkarteko partaideen txanda izan da. Guztira 9 pertsona etorri dira eta dinamikak Zorroagarekin egindakoarekin antzekotasunak izan baditu ere protagonista ezberdinak eduki ditu. Kasu honetan Idoia Hernandez “Hatxe” piano-jolea eta musikagilearen zuzenekoa iksu ahal izan zuten, berarekin batera dinamika ezberdinak ere egin zituztelarik

Lorpenak/berrikuntzak

  • Proiektuak daukan formatu aniztasuna. Arte eszenikoak eta ikus-entzunezkoen nahasketa interesgarria sortzen duen proiektua izan da eta honek interes berezia eragiten du ikuslearengan.
  • Herri Arte Eskolak aktiboki parte-hartu erakusketaren barruan, bertako ikasleek zuzeneko musika eskini dutelarik.
  • Proiektuak berak dakarren mediazio planak Afagi elkartea edo Zorrozaga elakrteko partaideak bildu ditu Lekuonan. Gaixo eta helduenentzat ekintza bereziak garatu dira.