Nik Eu

Ixa

Data: 2022ko azaroa-abendua

Parte-hartzaileak:

  • Herri Arte Eskola
  • Partekatuz-Gizonak mugimenduan
  • Xenpelar tailerrak-Argazkilaritza ikasleak

Aurkezpena
Nik · Eu maskulinitatearen kontzeptuaren inguruan diharduen dantza obra bat da. Lau
interpreterentzat sortutako dantza garaikideko 50 minutuko ikuskizun gisa aurkezten da,
ikuspegi oso pertsonal eta ia autobiografikoan lantzen dena. Kontzientzia kritikoa sortzen
duten obrak eraikitzen ditu iXa konpainiak, gizatasunetik gai sozialen, genero-ikuspegiaren,
LGBTIQ+ eskubideen eta abarren aldeko apustua eginez.

Lan plangintza
Bitartekaritza ekintzak:

  • 2022/11/29 – 19:45 Xián bandara ikasleak ezagutzera
  • 2022/12/01 – 19:45 90 minutuko lantegia HAEn
  • 2022/12/12 – 19:00 Xian Partekatuz
  • 2022/12/14 – 14:00 Argazkilaritza ikasleak Xianekin

Bitartekaritza-proposamenen laburpena
Herri Arte Eskolan bandako ikasleekin lana

Mediazio planaren barruan bandarekin gorputzaren mugimendua lantzea erabaki dugu Herri Arte Eskolako arduradunekin batera. Eserita eta erabat geldirik lantzen den praktika da bandako ikasleek egiten dutena eta dantza tailer honen bitartez beraien gorputzaren mugimendua eta musikak gorputzarekin eduki dezakeen harremana landu da.

Ekintza hau bi egunetan banatu da. Lehen egunean (azaroak 29), Xián eta Fernando Herri Arte Eskolara hurbildu dira bandako gazteen entsegu bat ikustera, beraien ohiko lana ezagutzeko.

Aste berdineko hurrengo klase orduan Xián eta Fernandok zuzendu dute klase ordua.
Hasiera batean musika-tresna ezberdinen soinuekin jolastu da, maskulinoa eta
femeninotasunaren inguruko harremana eta mugak landu eta musika tresna eta generoaren arteko loturak sortuz. Hasierako lanketa honen ondoren musika tresna ezberdinen soinua eta doinuak gorputzaren mugimendua eta dantzarekin nahastu dira.

Partekatuz antzerki taldearekin lanketa
Aurreko urtean Partekatuz-emakumeak mugimenduan antzerki obrak eduki zuen
arrakastaren ondoren aurten Partekatuz-gizonezkoak mugimenduan lanketa egitea erabaki da. Xiánek maskulinitasun toxikoaren gaia lantzen duela ikusita egokia iruditu zaigu gizonezkoen lan talde honekin Lekuona Fabrikan gorputza eta mugimenduaren lanketa bat egitea gaiaren inguruan.
Partekatuz osatzen duten lan taldeak iXa konpainiako Xián eta fernandorekin batera
gorputzarekin landutako hainbat ariketa landu zituzten.

Xenpelar tailerretako argazkilaritza ikasleekin saioa

Bereziki interesgarria izaten da Errenteriako Xenpelar tailerretako argazkilaritza ikasleentzat eszenanografia baten aurrean kokatu eta bertako dantzari eta argiteriarekin argazkilaritza prozesuak lantzea. Kasu hontan obraren entsegu batetara hurbildu dira Iñaki Erkizia irakaslearekin batera eta beraien klase ordu bat dantza konpainiako parte-hartzaileekin partekatu dute.

Lorpenak/berrikuntzak
Errenteriako 3 gune ezberdinetatik datozen 3 lan talde ezberdin. Musika bandaren kasuan musikarekiko duten harremana hautsi eta beraien gorputzaren kontzientzia ezberdin bat sortzea eragin den bitartean Partekatuz obraren lan taldearekin gaiarekiko gertutasun bat bilatu da, lantegiaren bitartez gorputzaren mugimenduaren inguruko lanketa eraginaz.
Argazkilaritzako ikasleei berriz espazio eta ezaugarri ezberdinak eskeini zaizkie beraien
formakuntzarako.
3 taldeeen egunerokotasunean eragin dugu Legamiaren egoitzan dagoen konpainia batekin elkarlanean. Mediazioak beste modu batean landuko ez lituzketen egoerak sortzen lagundu digu, beraien formakuntza aberastuz.