Rojos

Cia. Miquel Barcelona

Data: 2022/01/24 – 2022/02/06

Sorkuntza prozesuko bidaia-lagunak:

  • Oarsoaldeko Errepublikar elkartea
  • ‘Etxetxo’ Lezoko memoria historikoaren taldea
  • Colectivo La Ilusión
  • Dantzan interesa duten herritarrak

Sinopsia

Rojos Espainiar Gerra Zibil osteko garaiari buruzko lekukotza ikerketa eta dantza garaikidea uztartzen dituen proiektu bat da. Hainbat herritako gerraosteko gertakari eta testigantzak jasotzen ditu Miquel Barcelona konpainiak eta dantza garaikidera trasladatzen ditu.

Horrela, aldez aurretik Katalunian hasitako lanketa dinamiko hori beste testuinguru batzuetara eramatea dute helburu, estreinalditik haratago zabaltzeko eta kontakizun eta bizipen berrietatik abiatuta sormen-prozesu ezberdin bat garatu ahal izateko.

Aurkezpena

Rojos Espainiar Gerra Zibil osteko garaiari buruzko lekukotza ikerketa eta dantza garaikidea uztartzen dituen proiektu bat da. Hainbat herritako gerraosteko gertakari eta testigantzak jasotzen ditu Miquel Barcelona konpainiak eta dantza garaikidera trasladatzen ditu.

Horrela, aldez aurretik Katalunian hasitako lanketa dinamiko hori beste testuinguru batzuetara eramatea dute helburu, estreinalditik haratago zabaltzeko eta kontakizun eta bizipen berrietatik abiatuta sormen-prozesu ezberdin bat garatu ahal izateko.

Parte-hartzaileak

Konpainia: Companya Miquel Barcelona

Eragileak:

  • Oarsoaldeko Errepublikar elkartea.
  • Etxetxo Lezoko memoria historikoaren taldea.
  • Colectivo La Ilusión.

Lan plangintza:

Beatriz Setienen egonaldia (2021/12/20-2022/05/11)

Bitartekaritza ekintzak:

  • Patchwork taldearekin maindireak josi, bi saio (2022/01/10-11)
  • Entsegu irekia (2022/05/11)
  • Mugimendu lantegia (2022/06/25)

Parte-hartzaileen ezaugarriak:

  • Oarsoaldeko Errepublikar Elkartea. Lehen jarduerak 2013ko apirilean egin zituen, baina ekitaldi ugari egin ditu azken urtetan. 20 pertsona inguru bildu zituen haseran. Oarsoaldeko talde bat izatea da, Errenterian kokatuta dagoen arren Oiartzungo eta Pasaiako pertsonak dagoeneko integratu dira bertan.
  • Etxetxo Lezoko memoria historikoaren elkartea. Altxamendu militarraren, gerra zibilaren, errepresio frankistaren eta trantsizio demokratikoaren biktimek gaur egun jaso duten eta oraindik jasotzen duten tratu desberdina konpentsatzea, erbesteratuen, araztuen, errepresaliatuen, fusilatuen, espetxeratuen eta torturatuen duintasuna berrezartzea da elkarte honen helburu nagusia.
  • Colectivo La Ilusión. Errenteriako irabazi asmorik gabeko elkarte humanistiko eta kulturala. Kulturaren eta iraultza sozialaren onerako ari dira lanean.

Lan plangintza:

Miquel Barcelona konpainiaren egonaldia: (2022/01/24-2022/02/06)

Miquel Barcelona konpainiaren bitartekaritza:

  • Oarsoaldeko Errepublikar eta Colectivo La Ilusión elkarteetako partaideekin solasaldia (2022/01/27).
  • Lezoko Etxetxo memoria historikoaren elkarteko partaideekin solsaldia Lekuona Fabrikan (2022/01/28).
  • Gure memoria dantzan lantegia Lekuonako sorlekuan (2022/01/28).
  • Liburutegiko interesgunearen kokapena (2022/01/28).
  • Lezoko Etxetxo memoria historikoaren elkarteko partaideekin bisita gidatua Jaizkibelgo errepidea eta bertan lan egin zuten langile batailoien barrakoiak ezagutzera (2022/01/31).

Bitartekaritza-proposamenen laburpena

Haseratik Miquel Barcelonak interes berezia erakutsi du errepublika garaiko informazioa lantzen duten taldeen inguruan lanketa bat egiteko. Hasteko, gaia lantzen duten Oarsoaldeko elkarte ezberdinekin solasaldiak planteatu ditu, hauez gain dantza eta gorputzaren lanketatik herritarrekin egiteko lantegi bat ere garatzeko aukera ikusi dugu. Proposamen hauez gain, ondarea eta liburutegiko funtsa erabili dira artistarekin batera gaiaren inguruko interesgune bat sortzeko.

Beraz, bitartekaritza jartuerek bi ardatz nagusi lantzen dituzte aste beteko epean: Memoria historikoaren informazioaren azaleratzea eta informazio hau dantzara trasladatzea.

  1. Solasaldi eta interesguneak.

    a. Pikoketa errepublikar taldeko Ion Collar eta honen ama eta La Ilusión taldeko Florenekin solasaldia Miquelekin batera Podemosen Kapitaenea kaleko lokalean. Solasaldia 2 ordu t´erdiz luzatu da, eta Errenteriko gerra ostearen inguruko gai ezberdinen inguruan hitz egiteko aukera izan dugu. Solasaldi interesgarria eta aberasgarria denontzat.

    b. Lezoko Etxetxo taldearekin. Agustina Pontesta eta Miguel Barcenillarekin batera Lekuona Fabrikan. Etxetxo taldeko partaideek gerra osteko informazio orokorra azaltzeaz gain Lezoko kasu konkretuaren inguruan murgildu gaituzte, eta bertan izandako gertakari ezberdinak eta bertan lanean jardun zuten langile/preso batailoilen informazioa jasotzeko aukera izan dugu.

    c. Lezoko Etxetxo taldeko Agustina eta Miguelekin Jaizkibeleko errepidea eta bertako langileen batailoien barrakoiak ezagutzera joan gara.
    d. Liburutegiko interesguneen arduradunekin batera, Patxi eta Larraitz, liburutegian Gerra Zibila eta Gerra osteko erreferentzia ezberdinak atera dira. Hauekin batera Miquelek berak pasatako erreferentziak ere barneratu ditugu, emanaldiaren inguruko informazioa eta argazkiekin batera. Guzti hau biltzen duen interesgunea liburutegiko sarreran dauden bi modulotan zabaldu dugu, bertan, aipatutako guztiaz gain, erabiltzaileari otsailak 5ean egingo den emanaldiaren informazioa ere zabaldu zaio.

  2. Dantza lantegia
    a. Ostirala urtarrilaren 28an egin da, Lekuonako Sorlekuan. 2 ordu iraun ditu. Bost emakumek parte hartu dute lantegian; 3 Emakumeen Etxetik zetozen, bi Kukairen +55 lantegietako zerrendetatik. Oso giro polita sortu da, lasai asko hitz egin ahal izan dugu memoria, dantza eta mugimenduari buruz, eta praktikara eramatean ere konfiantzazko espazio bat sortzea lortu du Miquelek.

Lorpenak/berrikuntzak

  • Gure testuinguruan gaiaren inguruko lan zaindua eta sakona egitea lortu da, eta honi esker, gerraosteko memorian sakondu ahal izan dugu artistarekin batera.
  • Dantza edo mundu artistikoarekin inolako loturarik ez zuten pertsonak proiektuaren parte izatea lortu da, eta pertsona hauek dantzaren bidez lantzen zen gaiaren inguruan murgildu dira.