Souvenir

Horman Poster

Data: 2022/02/07 – 2022/02/17

Sorkuntza prozesuko bidaia-lagunak:

  • Antzerki Labeako taldea
  • Koldo Mitxelena Institutuko DBH3ko dibertsifikazio taldea

Sinopsia

Lau pertsonaia (harakin bat, antzerki irakasle bat, baserritar bat eta aktibista feminista bat), Marten eraikiko den lehenengo hiria populatzeko deialdia desira neokolonizatzailez itxaroten ari dira.

Gure artekoak izan zitezkeen pertsonaia hauen esplorazio desio eta fantasiek agerian utziko dute zeinen lurtarrak diren.

Aurkezpena

Lau pertsonaia (harakin bat, antzerki irakasle bat, baserritar bat eta aktibista feminista bat), Marten eraikiko den lehenengo hiria populatzeko deialdia desira neokolonizatzailez itxaroten ari dira.

Bitarte horretan, bidaia espazial eta planeta berrira egokitzeko entrenamendu amateur bat jartzen dute martxan. Hodeiak, estratosfera, Marte, galaxiak, unibertso paraleloak … Eguneroko bizitzaren interferentziak eta materia ezegonkorrak orbita berean sartzen dira ustekabean.

Gure artekoak izan zitezkeen pertsonaia hauen esplorazio desio eta fantasiek agerian utziko dute zeinen lurtarrak diren. Estrenatzeke dagoen planeta oparo horren ametsa… gure planeta honen uste gabeko omenaldi inkontzientea bilakatuko al da?

Lan plangintza:

Horman Poster egonaldia (2022/02/07 – 2022/02/17)

Bitartekaritza ekintzak:

  • Antzerki labeko ikasleekin solasaldia (2022/02/14)
  • Koldo Mitxelenako ikastetxearekin mediazio lantegia (2022/05/17)

Bitartekaritza-proposamenen laburpena

Koldo Mitxelena ikastetxearekin mediazio lantegia:

Hezkuntza mahaian Horman Posterren Souvenir metodoa aurkeztu ondoren Koldo Mitxelenako DBH3ko dibertsifikazio gelako arduradunek interesa erakutsi dute. Beraiei proposamena aurkeztu ondoren bilera telematiko bat egitea erabaki dugu Horman Poster konpainia, irakasle eta ikasleak eta mediazio taldeak. Horman posterrek beharrezkoa ikusten du ikasleekin lehen hartu-eman hau edukitzea.

Maiatzak 17an egin dugu saioa; Lekuonako Sorlekuan bildu gara 11.30etan, eta eguerdiko 14ak arte iraun duen lantegi bat eskeini diete ikasleei. Bertan mugimendu ariketak, inprobisazioak eta antzerki pieza txiki bat egiteko aukera izan dute.

Antzerki labeko ikasleekin solasaldia:

Solasaldia hasi baino lehen ordubeteko saioa izan behar zuela aipatu digute

Horman Posterreko Igor eta Xantik, ondoren joan beharra zutela. Taldearen ibilbidea eta haien sortze prozesuen berezitasunak aipatu dizkigute eta ondoren ariketa praktiko bat proposatu dute. Konturatzerako ordua aspaldi pasa da eta gustora ari ginenez saioa luzatzea erabaki dute. Bi ordu eta erdiko lantegi batean gelditu da azkenean. Alderdi teorikoa eta ariketa praktikoak uztartu dituzte, eta bai Antzerki Labeko irakasleak, bai ikasleek baita Hormaneko kideek ere asko disfrutatu dute.

Lorpenak/berrikuntzak

  • Eskolako nerabe talde batekin lan egiteak beti aurkezten ditu zailtasunak baina esan beharra dago gazteak Horman Posterrek planteatutako dinamikan guztiz murgildu direla, honen bidez gazte hauek gai ezberdinen inguruan hausnarketa egiteko bide berriak aurkitu dituztelarik. Lantegi hontako emaitza oso positiboa izan da eta dinamika luzeago bat egiteko aukera zabaldu da. 2022ko azaroan egingo den dinamika honek ikasleek landu eta aurkeztuko duten emanaldi bat izango du helburu.
  • Antzerki labeko ikasleei dagokionez beti da positiboa profesionalak diren talde ezberdinek euren esperientzia zabaltzea ikasle amateurren artean. Dinamika hauek taldearen urteko jarduna asko aberasten dute.