Versus

Berdinki

Data: 2023ko otsaila-martxoa

Sorkuntza prozesuko bidaia-lagunak:

  • Herri Arte Eskola

Aurkezpena

Adin batetik aurrera gizartean hain errotuta dagoen gurasotasunaren gaiaren inguruko ikerketa, lana VS familia. Guraso ez garen gazte eta ez hain gazte askoren kezka nagusia da bateragarriak izango ote diren biak eta nahi edo behar besteko kalitatezko denbora eskaintzea posible ote izango den bakoitzari.

Beldur horiek adin tarte ezberdinetan zein garrantzia duten kolektibo ezberdinekin landuaz ikertzea da bilatzen duguna. Guzti hau eszenara eramateko erabiliko den diziplinan binakako lurreko akrobazian ere ikerketa bat hasi dugu dagoeneko eta lan horrekin ere jarraitu nahi dugu. Prestaketa gutxiagoko mugimenduak eta momentuko elkar ulertzetik sortutako lengoaia akrobatikoa garatzeko. Dantzara gerturatuko den langoaia akrobatikoa.

Lan plangintza

VerSus:  2023ko otsaila-martxoa

Bitartekaritza ekintzak:

  • 2023/03/04 – 10:00/13.30:  HAE 7-12 urte bitarteko 66 ikaslerekin bi lantegi

Bitartekaritza-proposamenen laburpena

Herri Arte Eskolako ikasle gazteekin zirku lantegiak

Zirku lantegia Herri Arte Eskolako ikasle gazteei proposatu zaie, aurretik ere berdinki taldekoek HAEko arduradunekin zirkuaren disziplina eskolako programan barneratzeko aukeraren inguruan hitz egin dutelako. Kasu honetan, disziplinak ikasleen artean eduki dezakeen arrakasta neurtzeko froga gisa erabili zen dinamika.

66 ikaslek eman zuten izena lantegian, 7 urteko 36 ikasle eta 8-12 urte bitarteko 30 ikasle.

90 minutuko bi saio ezberdin planteatu dira, txikienak lehenengo eta helduenak bigarren saioan. Saioan ariketa ezberdinak planteatzen joan dira, errezenetatik konplikatuenetara.

Lorpenak/berrikuntzak

  • Legamiara zirkua disziplina moduan lantzen duen proiektu bat ekartzeak disziplina hau bertako Herri Arte Eskolako ikasleei gerturatzea ahalbidetzen du