BUTAKAT, ikusle tailerra

BUTAKAT, ikusle tailerra

Eguna:

Hasiera ordua:

Bukaera ordua:

Diziplina:

2006 eta 2009 urteen artean jaiotako gazteei zuzendutako ikusle tailerra da Butakat, euren ikusle bizitzari gehiago eskatzen dioten gazteei zuzendutakoa.

2023-24 ikasturtean, urritik ekainera, hilean behin elkartuko dira parte-hartzaileak diziplina anitzetako artistekin esperientzia berezia partekatzera: Kukai Dantza, Dejabu, Formol

Labotaegia edo Horman Poster izango dira saioetako gidariak, besteak beste.

Tailerrak Lekuona Fabrikan izango dira eta izen-ematea doakoa da.

  • Urriak 24: Zergatik sortu?

  • Azaroak 21: Sorkuntzaren nondik norakoak

  • Abenduak 12: Dantza barrutik

  • Urtarrilak 16: Musika sorkuntza eszenan

  • Urtarrilak 30: Akelarre

  • Otsailak 27: La Tarara, irakurketa dramatizatua

  • Martxoak 19: Tradizioa eta garaikidetasuna dantzan

  • Apirilak 23: Beldur eszenikoa gainditzeko tresnak

  • Maiatzak 14: Antzerkia Errenterian

  • Ekaina: Eztena Jaialdia

BONUS TRACK, 2024ko urritik abendura sorkuntza prozesu batean parte hartzeko aukera.

Informazio guztia kultura.errenteria.eus web gunean

Oharra

* Gonbidapena hartu ondoren ezin bada parte hartu, lehen bait lehen abisatu behar da helbide elektroniko honetara herritarplaza@errenteria.eus edo 600578787 whatsapparen bitartez.

* Gonbidapenak agortuta badaude eta itxaron zerrendan izena eman nahi baduzu herritarplaza@errenteria.eus helbidera idatzi . Bertara ekintzaren izena, parte hartzailearen izena eta konektatzeko telefono zenbakia bidali ezazu, itxaron zerrendan apuntatzeko dela informatuz.

4

Erlazionatutako Ekitaldiak