Eraitsi

Goitibera

Data: 2023/12/01 – 2023/12/15

Sorkuntza prozesuko bidaia-lagunak:

  • Koldo Mitxelena Ikastetxea
  • Ainhoa Redondoren marrazketa ikasleak
  • Herritarrak oro har

Aurkezpena

Esaten omen dute “umorea distantziarekin kontatzen diguten beste baten tragedia dela”. Gizakiok umorearen bitartez drama eraldatzeko aukera daukagu, beste gauza berri bat sortuz. “Eraitsi S.L.”-k gure artean eta espazioarekin daukagun harremana aztertzen du, publikoarekin hausnarketa bat eginez eta barre egiteko aukera emanez. Badirudi aurrera begira bizi garen gizarte bat garela, iraganean gure arbasoak pobreak eta ezjakinak zirela. Eta egia da bidean gauza asko ikasi eta asmatu ditugula baina beste asko galdu ere: pertsonen arteko laguntasuna, gizatasuna, herritarren arteko eguneroko harremanak, herriko plazak, auzoko merkataritza, natura…

Eraitsi S.L. proiektua bi atalez osatua dago: alde batetik sorkuntza eszenikoa (antzezlana) eta bestetik bitartekaritza. Sorkuntza prozesua zabalik dagoen bitartean behintzat (antzezlana estreinatu arte), batak bestea elikatuko du. Batean suertatzen diren hausnarketak, ikerketen emaitzak edo dana dalakoa besteak ere bereak egingo ditu: ikuskizunean erabiliko den atrezzoa (obretako konoak eta zinta zuri-gorria) bitartekaritza akzioetan ere erabili da, eta kontrako bidean, bitartekaritza prozesuan gertatu denarekin ikuskizuna elikatu da. Ekintzetan publikoak sortu dituen eszena, jolas, edo espazioak antzezlanean integratuz esaterako.

Lan plangintza

Egonaldia:

  • 2023/02/13-2023/02/17
  • 2023/04/24-2023/04/28
  • 2023/10/09-2023/02/18
  • 2023/11/01-2024/02/12

Bitartekaritza ekintzak:

  • 2022ko abendua. Legamia, bitartekaritza lanera lehen hurbilketa. Ikerketa.
  • 2023ko otsaila. Legamia, bitartekaritza lanaren diseinua.13tik 17ra.
    • Kaleko egunerokotasunean murgildu eta espazio publikoaren eta jendearen harremanen inguruko hausnarketa.
    • Bitartekaritza lanaren diseinua: Egingo diren akzioak zehaztu, egutegia planteatu…
  • 2023ko apirila. Legamia, bitartekaritza lanaren garapena 24tik 28ra.
    • Planteatutako akzioak burutu eta erantzuna dokumentatu.
    • Espazio publikoaren eta jendearen harremanen inguruko hausnarketa.
  • 2023ko Urriaren 9tik 15era eta 31tik azaroaren 12ra. Sorkuntza 3. fasea (Legamia)..
    • Kaleko ekintzetan ateratako emaitzak sorkuntzan barneratu.
    • Dramaturgiaren egitura zehaztu.
    • Eszenografia jantzi, attrezzo testu eta musikaren moldaketak.
  • 2024ko urtarrila. Legamia, bitartekaritza lanaren itxiera.
    • PLAYGROUND-aren inguruko hitzaldia eta Legamian egindako lanaren aurkezpena.

Bitartekaritza-proposamenen laburpena

  1. Koldo Mitxelena plazako esku hartzea eta dokumentazioa. Apirilak 24-28
    1. Konoekin dinamika. Koldo mitxelena plaza gure herrian dagoen ibiltarientzako pasoko toki erabilienetakoa bihurtu da azken urtetan. Orereta Ikastolako haurrak eta gurasoez gain, Maria de lezo kaletik Niessen plaza edo Biteri kalerako bidea egiten da bertatik eta horregatik erabaki genuen kokagune hau erabiltzea. Gauero Goitiberako partaideek konoen bitartez forma ezberdinak gauzatu dituzte, hurrengo goizean ibiltariek bidean aurkitzen zituztenak. Guzti hau Ereiteneko bulegotik dokumentatu dugu kamera baten bidez.
  2. Lekuona aurreko plazaren esku hartzea eta dokumentazioa. Apirilak 24-28
    1. Lekuona aurreko plaza ere toki interesgarria iruditu zaie obra materialarekin dinamika bat egiteko. Alde batetik, eguraldia ona egiten duenean goizero Koldo Mitxelena ikastetxeko LHko ikasleen bisita jasotzen dugu jolasgaraian. Bestetik arratsaldetan, kantina dela eta, haur dexente egoten dira bere gurasoekin plazan jolasten.
    2. Aurretik herriko udaltzainei eskatutako kono urdin batzuk erabili genituen dinamika hau egiteko eta Koldo Mitxelenako irakasleekin ere hitz egin genuen haurrei konoekin jolasten lasai uzteko. Dinamikak, Koldo Mitxelena plazan bezela, momentu interesgarriak eragin zituen. Azken egunetan Goitiberako Ander eta Saioa ere atera ziren haurrekin batera momentuko kaleko antzerki zati batzuk gauzatzera.
  3. Ainhoa Redondoren klaseko gazteekin dinamika.. Apirilak 27, arratsaldeko 16.30-18.30
    1. Plaza publikoaren gaia hartuta lehen momentutik interesgarria iruditu zitzaigun herriko haur talde batekin plazaren arkitektura eta honen erabileraren inguruko hausnarketa bat egitea sorkuntzaren bidez. Horrela, Ainhoa Redondo ilustratzailearekin hitz egin genuen berak ematen dituen marrazketa klaseetako talde batekin dinamika egin ahal izateko. Saioan zehar, Ibaien gidaritzapean, Plaza eta espazio publikoaren inguruko ideiak garatu genituen, alameda oinarri hartuta haurrek plazaren erabilera eta arkitektura idealaren inguruko marrazkiak egin zitzaten animatuz. Emaitza alamedako kioskoan bertan aurkeztu genuen.
  1. PLAYGROUND-aren inguruko hitzaldia eta Legamian egindako lanaren aurkezpena.
    1. 2024ko urtarrilak 27an egin da aurkezpena eta Goitiberako Ander eta Saioak egindako bitartekaritza ekintzen zehetasunak aurkeztu dizkigute, sortutako dokumentazioa ere aurkeztu dutelarik. Bere aldetik Ibai Etxezarraga arkitektoak Playgorundaren teoriaren inguruan hitz egin digu, historian zehar eman diren adibide bitxien adibideak aurkeztuz.

Lorpenak/berrikuntzak

  • Mediazio ekintzen alderdi esperimentalak interes berezia izan du proiektuan, Gotiberako partaideek interes berezia baizuten egingo ziren ekintzek eduki zezaketen emaitza aztertu eta hauek ondoren egingo zen sorkuntza lanera eramateko.
  • Urtarrilak 27an burutu den hitzaldian taldeko partaide guztiek ekintza hauen emaitzak eta beraiek bertatik egindako hausnarketaren berri jakitea behar beharrezkoa iruditzen zaigu. Egiten den hori azaldu eta hausnarketa publikoari zabaltzea beharrezkoa iruditzen zaigu.