Esna

Marie De Jongh + DOOS Colectivo

Data: 2022ko iraila / 2023ko martxoa

Sorkuntza prozesuko bidaia-lagunak:

  • Herri Arte Eskola
  • Koldo Mitxelena ikastetxea
  • Egiluze ikastetxea
  • Xenpelar tailerreko argazkilaritza ikasleak

Aurkezpena

«ESNA» haur eta familiei zuzendutako antzerki-dantza proiektua da, non esperimentua esperientzia bihurtzen den.

Ikuskizun honek balioan jartzen du pertsonek beren gorputzekin edo irudimenarekin esperimentatzeko duten gaitasuna, rol desberdinak jokatzeko, munduarekin erlazionatzeko, harremanetan arakatzeko, probatzeko, bilatzeko gaitasuna. Finean, hainbat aukera ikertzeko gaitasuna. Balio hori errebindikatu beharra ikusten dugu gizarte mesfidati batean, dena presaka etiketatzeko joera duen gizarte honetan. Huts egiteko eskubidea aldarrikatzen dugu, baita porrot egitekoa ere, bizitza bere sakonera osoan ulertuko badugu. Eta batez ere, arnasa eskaini.

Lan plangintza

ESNA:  2023ko urtarrila

Bitartekaritza ekintzak:

  • 2023/01/11 – 15:00:  Egiluze ikastetxean saioa
  • 2023/01/12 – 09:15:  Koldo Mitxelena ikastetxean saioa
  • 2023/01/12 – 16:00 – 17:30: Herri Arte Eskolan masterclass saioa
  • 2023/01/19 – 11:00:  ESNA pasea Egiluze eta Koldo Mitxelenako ikasleekin
  • 2023/01/19-16:00: ESNA lanaren eszena bat ikusi eta Jemima eta Jokinekin elkarrizketa laburra Herri Arte Eskolako masterclassean parte hartu zuten ikasleekin Lekuonan.
  • 2023/01/19  Xenpelar tailerretako argazki ikasleak bisita entsegura.

Bitartekaritza-proposamenen laburpena

Hezkuntza Mahaiko proposamena

Genero identitatea lantzen duen proiektua honen inguruko lanketa ikastetxeetara gerturatzea proposatu da. Alde batetik genero identitatea lantzeko bi orduko saioak egin ziren Egiluze eta Koldo Mitxelena ikastetxeko ehun ikaslerekin. Bi saioak ikastetxe bertan egin ziren ESNA emanaldia Lekuonan aurkeztu baino egun batzuk lehenago. Jokin Oregi eta Jemima Canok gidatu zituzten saioak.

Lanketa hau egin eta gero ikasleek ESNA lanaren pase bat ikusteko aukera izan zuten Lekuona Fabrikan.

Amaitzeko Jemima Cano ikastetxeetatik pasa zen egun batzuk beranduago ikasleekin egon eta hauen hausnarketak jasotzeko.

Herri Arte Eskolan masterclass saioa

Herri Arte Eskolako euskal dantza eta balleteko 24 ikasleek parte hartu zuten Denis Martínez eta Olaia Valle dantzariek gidatutako masterclass saioan. Ikasleek ESNA proiektuan jorratzen diren hainbat aspektu lantzeko aukera izan zuten. Bi dantzariek ariketa eta talde dinamika desberdinak aurkeztu zituzten 90minututan ikasleekin landu ahal izateko.

Masterclass saio honetan parte hartu zuten ikasleek urtarrilak 19an, Lekuona Fabrikan pase aurretik egindako entsegura hurbildu eta eszena bat ikusi ondoren, Jemima eta Jokinekin elkarrizketa laburra izateko aukera izan zuten.

Xenpelar tailerretako argazki ikasleak bisita

Xenpelar tailerretan parte hartzen duten argazki ikasleak Lekuona Fabrikara gerturatu ziren urtarrilaren 19ko entsegura. Bi dantzariak eszenan lanean zeuden bitartean eta ondoren eszena oso bat egin zutenean, ikasleek argazkiak egin zituzten.

Lorpenak/berrikuntzak

  • Koldo Mitxelena eta Egiluze ikastetxeetako gazteek transexualitatea eta gorputzaren inguruko hausnarketa, ikuspuntu artistikotik lantzeko aukera izan dute. Gainera saioak egin eta gero, Lekuona Fabrikan pasea ikusteak, landutako gaiekin harremana duen proposamen artistikoa bizitzea erraztu du.
  • Herri Arte Eskolako dantza ikasleek, Legamiaren bidez etorritako talde baten proiektua gertutik ezagutu eta, pase irekian, aurretik masterclass saioan irakasle izan ziren dantzarien lana ikusteko aukera izan dute.
  • Xenpelar tailerretan aritzen diren argazki ikasleek, eszenatoki gaineko mugimenduan dauden bi dantzarirekin, argazkiak elementu mugikorrekin landu ahal izan dute.