Hondamendia

Arte Drama + Axut!

Data: 2022ko iraila / 2023ko martxoa

Sorkuntza prozesuko bidaia-lagunak:

  • Egiluze ikastetxea
  • Orereta Ikastola
  • Cristobal Gamon ikastetxea

Sinopsia

2020ko otsaila: zabortegi baten kolapsoak bi langile desagerrarai ditu azpian. Esan patua izan dela. Esan zoria izan dela. Edo haien senide ttipi eta apala, zorte txarra. Ardura eta erantzunkizuna maskaratzeko mozorroak ere izan daitezke, ordea, hondamendiari jarritako hitzok. Batzuentzat ezbeharra dena, istripua da beste batzuentzat.

2020ko martxoa: covida heldu da. Osasun arazo batek bazterrean laga duen irrati esataria, Zaldibarko zabortegiaren luziari hitzak ematen saiatuko da. Egia, egitatea, kontakizuna… Baina nola adierazi samina mundua pandemia baten menpe izoztu denean?Nola eman liezaioke zentzua bere lanari eszenatokira igotzeko grina galdu ez duen dantzariak, absurdoak funtsezko oinarriak irauli dituenean?

Ospitalean bertan, bere lana ahalik eta txukunen egiten saiatzen den erizain arretatsuak, lortuko ote du onik ateratzea? Bitartean, Zaldibarren, aita galdu duen alabak eta senarra galdu duen emakumeak erreskate zerbitzuek hilotza noiz aurkituko zain jarraitzen dute, hilabeteak joan eta hilabeteak joan eta hilabeteak etorri.

Lan plangintza:

Hondamendia:  2022ko iraila – 2023ko martxoa

Bitartekaritza ekintzak:

  • 2023ko otsaila: Ikastetxeetan Artedrama konpainiak prestatutako txosten pedagogikoaren lanketa ikastetxeetan
  • 2023ko martxoak 5: HAEko antzerki ikasleekin dinamika. Obraren muntaketa jarraitu eta aktoreekin funtzioa aurreko beroketa saioan parte-hartu
  • 2023ko martxoak 6 – 10.30 :Emanaldia ikastetxeentzat Nissen Auditorioan.

Bitartekaritza-proposamenen laburpena

Txosten pedagogikoaren lanketa ikastetxeetan

Arantxa Hrigoyen mediazio arduradunak Txosten pedagogiko bat landu du ikastetxeek emanaldia aurretik landu ahal izateko. Bertan gazteekin zuzenki lotzen den gai baten inguruko lanketa egiten da; besteak beste arropa edo Interneten erabileraren ingurukoak. Gai hauen inguruan hainbat testu biltzen dira txostenean, honako gaiak jorratzen direlarik: Arropa, erregai bihurturik / Moda, kutsadura eta birziklapena / Zer egin saldu gabeko arropa tonarekin / Jantzi gehienak, birziklatu beharrean, Afrikako zabortegietan botatzen dira / Internet erabiltzeak hegazkinen joan-etorriek baino 1,5 aldiz gehiago kutsatzen du.

Txosten hau otsailan pasa zaie irakasle ezberdinei, martxoak 6ko emanaldia aurretik hau

Herri Arte eskolako antzerki ikasleekin dinamika

Antzerki tailerreko ikasleen bisita izan da emanaldia aurretik, 9-10 bat lagun, eta adostu duguna da elkarrekin beroketa egitea. Uste dut beraientzat interesgarria dela ikasle soilak izan ordez, nolabait elkarrekin zerbaitetan parte hartu ahal izatea.

Orduan, 17:00etan etorriko dira Niessenera, eta gorputz eta ahots beroketa egingo dute Ximun Fuschek gidatuta Hondamendiako aktoreekin batera.

Ikastetxe ezberdinentzako emanaldia

Martxoak 6an goizeko 10.30ean eskolentzat bideratutako pase bat antolatu da Niessen auditorioan. Bertara Cristobal Gamon, Orereta Ikastola eta Egiluze ikastetxeetako ikasleak hurbildu dira.

Lorpenak/berrikuntzak

  • Gazteekin egungo gizartearen inguruko gogoeta bat egitera bultzatu. Azken urtetan bizi ditugun egoerak eragin dituzten bizipenak azaleratu.
  • Arlo eta bide ezberdinak nahasiz gai bat sakonki nola landu daitekeen bideratu: antzerkia, literatura, bideogintza, kazetaritza, artea…