Orbela

Txalapart

Data: 2022ko abendua-2023ko apirila

Sorkuntza prozesuko bidaia-lagunak:

  • Egiluze ikastetxea
  • Telleri ikastetxea
  • Cristobal Gamon
  • Koldo Mitxelena
  • Bizarain

Aurkezpena

Hiru artista hauek antzeztu eta kantatzeaz gain, txalapartaren inguruan mugitzen dira eta hiru oinarrizko materialak jotzen dituzte : burdina, harria eta zura.

Ihakinaren lanketa funtsezkoa izango da, izan dadin ahotsezkoa edo instrumentala. Lanketa horrek musika, eszenagrofia eta dramaturgiaren giltzak emango ditu, eta hauek ere haurrekin izango ditugun hartuemanetan zehaztuko dira, haiek gidatuko bait gaituzte, haien eskutik joanen gira.

Zura, burdina eta harriak espazioa zein denboraren hiru ardatz nagusiak segurazki izango dira. Hiru materia horiek eraikitzen ari diren hiru gizon horien ixtorio edota istorioak biziaraziko dituzte.

Lan plangintza

Hezkuntza mahaiaren bitartez eskola emanaldiak antolatu dira:

  • Telleri (2022/12/12)
  • Egiluze (2022/12/14)
  • Cristobal Gamon (2023/03/24)
  • Koldo Mitxelena (2023/04/19)
  • Bizarain (2023/04/28)

Bitartekaritza-proposamenen laburpena

Emanaldiak herriko ikastetxe ezberdinetan

25-30 minutuko iraupena duten emanaldiak egin dituzte ikastetxe ezberdinetako Ikasleentzat. Hauek normalean 3 eta 6 urte bitarteko ikasleak izan dira, nahiz eta kasu bereziren batean behar bereziak dituzten ikasle talde bat ere egon zen.

Emanaldia ondoren Txalalaparteko kideek aurrekin hitz egiten dute emanaldiari buruz beraien inpresioak jasotzeko eta material ezberdinak eta hauen soinu ezberdinekin jolasten dute.

Lorpenak/berrikuntzak

  • « Hezkuntza Artea »-ren oinarriak finkatu zituen Herbert Read-ek zioenaren ildotik arte-diziplinetako hizkuntzak adin txikiko haurrei hurbiltzea, komunikatzeko eta adierazteko modu berriak esploratu eta garatzeko bidea irekiz.  Sentsibilizazioaren, irudimenaren eta sormenaren bidez gaitasun sozialak eta emozionalak garatzea.
  • Jarduera artistiko bat ikusteak eta bizitzeak, sentipenak eta emozioak esperimentatzeko bidea zabaltzen die haurrei, sentitzearen bidez eta ez bakarrik jakitearen bidez ikasteko
  • Arteak haur txikien atentzioa erakartzen du eta haien alde arrazionala deskonektatzen du formen, koloreen, erritmoen, melodien eta disonantzien erabileraren ondorioz.